Naike Oiartzabalek Gipuzkoako Txapelketako finala jokatu zuen larunbatean, eta azpeitiarrak ezin izan zuen Suyapa Bienzobas garaitu. Hain zuzen ere, 6-1 eta 6-3 nagusitu zen Donostiako tenis jokalaria, nahiz eta partida berdindua izan zen. Esperientzia erakutsi zuen, ordea, Bienzobasek, eta harentzat izan zen garaipena. Oiartzabal "oso pozik" gelditu da egindako txapelketarekin, eta datozen txapelketak "gogoz eta ilusioz" hartuko dituela adierazi du.
Bestalde, taldekako Euskadiko Txapelketako finalerdiak ere jokatu dituzte Oñatz tenis klubeko kideek. Izaro Sarasuak eta Oihane Hernandezek ezin izan zituzten banakako partidak irabazi. Naike Oiartzabalek, berriz, irabazi egin zuen bakakako neurketa, eta ondoren binakakoa jokatu zuten Sarasuak eta biek. Partida hori, baina, galdu egin zuten. Nahiz eta ez duten Espainiako Txapelketarako txartela eskuratu, txalotzekoa izan da egindako lana.
Hurrengo erronka banakako Euskadiko Txapelketa izango dute, eta apirilaren amaieran Azpeitian jokatuko dute txapelketa.