Olarizuko tenis txapelketa irabazi du Naike Oiartzabalek

Erabiltzailearen aurpegia Oñatz tenis kluba

Naike Oiartzabal txapeldunaren garaikurrarekin, Olarizun. (Oñatz tenis kluba)

Bere lana fruituak ematen ari dela erakutsi du kimu mailako tenislari azpeitiarrak Gasteizen.

Oñatz tenis klubeko Naike Oiartzabalek beste garaikur bat bereganatu du. Oraingo honetan, Gasteizko Olarizu tenis txapelketa irabazi du tenislari azpeitiarrak, kimu edo alebin mailan.

Finalaurrekoan Irene Rodrigo donostiarra 6-1 eta 6-1 menderatu ondoren, finalean 6-1 eta 6-4 emaitzarekin garaitu zuen Oiartzabalek June Iriondo gasteiztarra.

Bere lana fruituak ematen ari dela erakutsi du kimu mailako tenislari azpeitiarrak Gasteizen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide