Larrean pozik nenbilen
horixe dut nik mundua
baina halako batean
iritsi da nire ordua.
Kamioian sartu naute
soka motzean lotua,
ta ez nadin aztoratu
begien bueltan trapua.
Azpeitira iritsi naiz. (bis)
Hau ez da nire lekua.
Zeruan, goian lehertu da,
pin! pan! puun!, itxaferua.
Jendea iji ta aja!
Soka estutuz lepoa.
Hau zuentzat festa bada,
niretzat da infernua.
Jende artean hor nabil,
izerdi eta lerdea,
kolpe ta izerdi patsez,
gainezka daukat nekea.
Sokaz lotuta naukate
zaila da oso ulertzea
nola liteke horrela
jaia ondo pasatzea.
Kenduidazua soka hau, (bis)
emaidazue bakea.
Nik ez dut nahi hola bizi,
nik ez dut nahi sufritzea.
Zuek ondo pasatzeko
ni hola torturatzea,
ez al duzue hobeto
jai eredua aldatzea.