Orkatz jendez lepo bete zen atzo Anariren kontzertuan

Ia bi orduko kontzertua eskaini zuen atzo, ekainak 30, Anari abeslari azkoitiarrak, eta jendez goraino bete zen Orkatz. Alemaniako telebista publikoko kideak ere izan ziren Orkatzen, Anari elkarrizketatu eta kontzertuko irudi batzuk hartzen. Euskal sortzaileen inguruan egiten ari diren erreportaje baten harira elkarrizketatu zuten Anari.

Orkatzen urteurreneko egitarauak aurrera jarraitzen du, eta besteak beste, punta puntako bertso saioa izango da gaur, ostirala, gauean Orkatzen bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide