23. urteurren jendetsua ospatu du Orkatzek

Ostiralean bertso saio mundiala izan genuen Amets Arzallus, Etxaun Lekue, Igor Elorza eta Alaia Martinen eskutik. Orkatz jendez bete zen beste behin, eta ikusleak txaloka jarri zituzten punta-puntako bertsolariek.

Larunbatean, berriz, goizetik hasita batzarra, bazkaria eta Toni Rocket artista handiaren kontzertua izan genituen Sanagustinen. Arratsaldean, Bad Sound Sistemek, dantzari eta txalapartariek lagunduta, Orkatz dantzan jarri zuen. Izugarria!

Eskerrik asko urteurren ekitaldietan parte hartu duzuen guztioi.

Bestetik, Auzitegi Konstituzionalaren ebazpena datozen hilabeteetan etorriko dela espero da, beraz, adi egon.

Orkatz defendatuko dugu!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide