Atzo, asteazkena, hasi zituzten Orkatz kultur elkartearen 26. urtemugako ekitaldiak. Enarak itzuli dira izenburupean, poesia musikatuen emanaldia eskaini zuten Gari Berasaluzek eta Sergio Ruiz D-Txabarrik; hain zuzen ere, Berasaluzeren poemak musikatu zituen Ruiz D-Txabarrik. Literatura eta musika uztartu zituzten dozenaka lagun bertaratu ziren emanaldian.
Gaurtik zapatura bitartean ere izango urteurrena ospatzeko ekintzak; izan ere, gaur, 22:00etatik aurrera, Tupper Ordorikaren eta Tony Rocketen kontzertuak izango dira Orkatzen. Bihar, berriz, bertso saioa eskainiko dute Amets Arzallusek, Nerea Ibarzabalek, Jexux Mari Irazuk eta Jon Maiak, 22:00etan hasita. Zapatuan kontzertuekin bukatuko dituzte emanaldiak: Txalainak eta Ziribulo Sound taldeak izango dira agertokian, 22:00etatik aurrera.
Hona hemen, atzoko poesia musikatu emanaldiko irudi batzuk: