Zapatuan bukatu ziren Orkatz kultur elkartean 26. urteurreneko ekintzak, Txalainak eta Ziribulo Sound musika taldeen emanaldiekin. Jende ugari izan zen bi kontzertuetan, giro aparta sortu baitzuten Orkatzen bi talde horiek. Aste bete ekitaldi egin dute urteurrena ospatzeko; besteak beste, poesia emanaldia, kontzertuak eta bertso saioa izan baitziren kultur elkartean joan zen asteazkenetik larunbatera bitartean.
Hona hemen, zapatuko kontzertuetako irudiak: