Orkatz kultur elkarteak Pala Txapelketa Mistoa antolatu du 28. urteurrenaren harira. Parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena, Orkatzen bertan edo orkatzke@gmail.com helbidera mezua idatzita. Maiatzaren 9a izango da izena emateko azken eguna.
Maiatzaren 11n ekingo diote txapelketari, eta partidak non eta noiz jokatuko diren bikoteek beren artean adostu beharko dute, betiere partida jokatzeko epe muga bat zehaztuz. Partida guztietarako erabiliko den pilota tenisekoa izango da, eta neurketak 22 puntutara jokatuko dituzte.
Finala ekainaren 19an jokatuko dute, goizez, eta irabazleek txapel bana jasoko dute saritzat; horrez gain, parte hartzaile guztien artean Kultur Bono bat zozkatuko dute. Era berean, finalaren egunean, Orkatz kultur elkarteko bazkaria egingo dute Sanagustin kulturgunean, eta bazkalostean emango zaie saria irabazleei.
"Lagunartea eta jolasa bultzatu nahi ditugu ekimen honen honen bitartez. Beraz, gonbidatuta dago parte hartu nahi duen oro pala txapelketan parte hartzera", adierazi dute Orkatzeko ordezkariek.