Hitanoaz hausnartzen

Erabiltzailearen aurpegia Orkatz Kultur Elkartea 2022ko eka. 16a, 09:56

GarbiƱe Bereziartua atzoko hitzaldian.

Garbiñe Bereziartuak hitanoaren erabilerari buruz eskainitako hitzaldia izan zen Orkatz kultur elkartearen 29. urteurren ekitaldietako lehena. Gaur trikipoteoa eta trikiti jaialdia izango dira, eta bihar, berriz, bertso saioa. Zapaturako egun osoko egitaraua antolatu dute.

Hitanoaren egoera eta Azpeitiko gora-beherak hitzaldia eskaini zuen atzo, asteazkena, Garbiñe Bereziartua hizkuntzalariak Orkatz kultur elkartean. Ertz askotatik heldu zion gaiari Bereziartuak: jatorriaz, Azpeitiko erabileraz, zenbait lekutan sortutako gizarte mugimenduez, aparraldiaz, anaitasunaz, ahizpatasunaz eta genero arrakalaz jardun zuen, besteak beste, betiere hitanoa ardatz hartuta.

Bereziartuaren hitzaldiarekin eman zitzaien hasiera Orkatz kultur elkartearen 29. urteurren ekitaldiei, eta gaur ere izango da ekitaldirik; trikipoteoa, trikitixa jaialdia eta mikro irekia izango dira, 19:30ean hasita. Bihar, ostirala, berriz, bertso saioa izango da Maialen Lujanbiorekin, Andoni Egañarekin, Amets Arzallusekin eta Maddalen Arzallusekin.

Etzirako egun osoko egitarau antolatu dute: 11:00etan pala txapelketaren finalak izango dira Frontoi Txikian, 14:00etan bazkaria egingo dute Sanagustin kulturgunean, eta gauean –22:30ean–, Leherkaitz eta Selektah Stepiren kontzertuak izango dira. Bazkarirako izen-ematea oraindik zabalik dago; Orkatzen bertan eros daitezke txartelak.

Pala txapelketa eta bazkaria ez beste ekitaldi guztiak Orkatzen eta doan izango dira.         

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide