Orkatz kultur elkartea goraino bete zen atzo gauean Maialen Lujanbiok, Amets Arzallusek, Maddalen Arzallusek eta Andoni Egañak eskaini zuten bertso saioarekin. Hego-haizeak temperatura bezainbeste berotu zuten bertsolariek giroa; bertso sorta ederrak eta irribarre ugari utzi zituzten, Ane Iriondo zutela gai-jartzaile lanetan.
Gaur izango dira kultur elkartearen 29. urteurreneko azken ekintzak. 11:00etan, pala txapelketaren finalak jokatuko dituzte Frontoi Txiki pilotalekuan. 14:00etan, berriz, bazkaria egingo dute Sanagustin kulturgunean, eta gauean, Leherkaitz eta Selektah Stepi taldeen kontzertuak izango dira Orkatzen, 22:30etan hasita.