Orkatz kultur elkarteak 33. urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu zituen joan zen astean. Hain zuzen, ekainaren 11tik 14ra pintxo pote berezia, Iruzta taldearen kontzertua, Stepi Selektah DJaren saioa, bazkaria eta Uda taldearen kontzertua izan ziren Orkatzen. Bertako lantaldeak eskerrak eman dizkie egunotan tabernatik pasatu diren guztiei, eta bideoan laburbildu dituzte 33. urteurrenak utzitakoak.