Lagun Onakeko eta Pasaiako futbolariek bat egin dute euskal taldeen harmailek eta Palestinarekin Elkartasuna plataformak antolatutako deialdiekin

Erabiltzailearen aurpegia Palestinarekin Elkartasuna Urola Erdia 2025eko azaroaren 3a

Bi taldeetako jokalariak pankarta eskuetan.

Azaroaren 15ean jokatuko dute neurketa Euskal Herriak eta Palestinak Bilbon, eta neurketa horren atarian, kalejira egingo dute. Halaber, San Mames futbol zelaira joateko deia egin dute.

Azaroaren 15ean Euskal Herriak eta Palestinak futbol partida jokatuko dutela eta, kalejira egingo dute euskal taldeen harmailek eta Palestinarekin Elkartasuna plataformak, partidaren aurretik. 18:30ean hasiko da kalejira Areatzatik San Mamesera.

Horren harira, futbol zelaira eta kalejirara joateko deia egin dute asteburuan Lagun Onakeko eta Pasaiako gizonen lehen taldeetako futbolariek; izan ere, Garmendipen jokatu zuten horiek norgehiagoka.

Bi aste besterik ez dira falta neurketarako, eta "su etena"-ren urraketak gero eta gehiago ari dira izaten. Horren adibide dira azken asteotako palestinarren erailketak, laguntza humanitarioaren blokeoa... Estatu sionistaren desegitea aldarrikatzen jarraitu behar dugu, baita Palestinako erresistentziari babesa adierazten eta Israelekiko harremanak dituzten enpresak, banketxeak nahiz alderdi politikoak seinalatzen ere.

Azaroaren 15eko kirol ekitaldiak balio dezala mezu horiek ahalik eta jende gehienarengana iristeko. Azaroaren 15ean, Bilbora! Israel desegin! Gora Palestinako erresistentzia!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide