Oihu Bat Palestinara kultur ekimena, martxoaren 21ean Durangon

Erabiltzailearen aurpegia Palestinarekin Elkartasuna Urola Erdia 2026ko otsailaren 10a

Oihu Bat Palestinara ekimenaren aurkezpen prentsaurrekoa. (Gedar)

Komunikabide handiek fokua kendu duten arren, herri palestinarraren aurkako genozidioak, blokeoak eta Palestinako lurren okupazioak ez dute etenik izan. Hori dela eta, Palestinak bizi duen errealitate gordina berriz ere lehen lerrora ekartzen laguntzeko asmoz, musika eta aldarrikapena uztartuko dituen egitasmoa antolatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak.

Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideok lanean jarraitzen dugu herri palestinarraren erresistentziarekiko babesa adierazten eta elkartasuna antolatzen Euskal Herrian. Hain zuzen ere, martxoaren 21ean, Durangoko Landako gunean, Oihu Bat Palestinara ekimena antolatu dugu hainbat musikari eta artistarekin batera, musika Palestinako erresistentziaren aldeko mezua zabal dezaten erabiltzeko. Anari, Belako, Bengo, Borla, Chulería, Joder!, Dena, Eire, La Furia, Gailu, Hofe, Ibil Bedi, J Martina, Ke Lepo, Lukiek, Malakias, Odei, Olatz Salvador eta Mateo Zikuta ariko dira Landakon, besteak beste.

Egunaren helburua palestinarren aldeko borrokari indarra ematea izango da, eta, horregatik, lortutako irabazi guztiak Palestinaren aldeko borroka sostengatzera eta errepresioari aurre egitera bideratuko ditugu.

Sarrerak eskuragarri daude jada, gurean Haginpe tabernan. Ibili bizkor!

Informazio gehiagorako, jo oihubatpalestinara.eus webgunera.

Gora palestinar erresistentzia!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide