Oihu bat Palestinara jaialdirako sarrerak, salgai

Erabiltzailearen aurpegia Palestinarekin Elkartasuna Urola Erdia 2026ko martxoaren 1a

Palestinaren egoera latza eta borroka lehen lerrora ekartzen jarraitu beharra dago, tokian tokitik eta norbere arlotik. Eskualdeko egoera okerrerantz doa, eta presazkoa da elkartasuna aktibatzen eta antolatzen jarraitzea, baita palestinarrei eta haien erresistentzia borrokari Euskal Herritik geure babesa adieraztea ere.

Oihu Bat Palestinara kultur ekimenaren berri eman genuen duela aste batzuk. Euskal Herriko hainbat musikariren iniziatibaz, Palestinarekin Elkartasuna plataformarekin elkarlanean antolatutako egitasmoa da Oihu Bat Palestinara, eta musikaren bitartez palestinar erresistentziaren aldeko mezua zabaltzen ekarpena egiteko eta Palestinaren aldeko borroka babesteko nahiz bultzatzeko asmoz sortu da.

Martxoaren 21ean Durangoko Landako gunean egingo den jaialdiari esker, Palestinaren aldeko borroka sostengatuko da eta zenbait errepresio kasuri aurre egiteko ere baliatuko da, La Vuelta txirrindularitza proban egindako protestetako isunak, adibidez. Hona hemen egunean zehar egongo diren kontzertuak:  

  • Ahmed & Nur
  • Anari
  • Belako
  • Bengo
  • Borla
  • Chuleria, joder!
  • Dena
  • Ezezez
  • Eire
  • La Furia
  • Gailu
  • Hofe
  • Ibil Bedi
  • J Martina
  • Ke Lepo
  • Kliki
  • Lukiek
  • Malakias
  • Maruxak
  • Merina Gris
  • Mursego
  • Naxker
  • Nize
  • Odei
  • Olatz Salvador
  • Silitia
  • Mateo
  • Zikuta & Calie

Baina bertsolariak, bakarrizketak eta ikuskizunak ere izango dira Landakon.

Joan-etorrirako eskualdeko autobusa ere egongo da: 10:40ean, Azpeitiko anbulatorio aurrean elkartuko gara, eta itzulera 02:00etan izango da, Durangotik. Zestoatik abiatuko da autobusa 10:30ean, hango autobus geralekutik, eta Azkoitian ere geldituko da, 10:50ean, Julio Urkixo etorbidea 7 zenbakiko geralekuan. Sarrerak Haginpen eros daitezke hilaren 15era arte. Ez utzi azken egunera arte!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide