Ez zitzaigun guri iruditzen inolako senarrek emaztea edo inolako aitak ama jo behar zuenik. Ipuinetako gaiztoa baino gaiztoagotzat hartuko genuen hori egiteko gauza zela kontatzen ziguten gizona. Izango ziren arren ez genuen inguruetako holakoren berririk. Beraz, guretzat, gizarte aurrerapenekin batera, ezagutzarekin batera, etorri da emakumeen tratu txarren berri jakitearena. Ez gaitu gutxiago harritzen kasu ugariagoren berri jakinda ere..
Ez dakit nondik nora eta nola trasmititua baina araua izan behar zuen emakumezko bikotekidea ez jotzearena, ez arau idatzia baina araua. Gure izeba neska zaharretako batek ez zeukan ezer ere abertzaletik eta, abertzaleen gisan hitzegiten zuen edonork, sutzen zuen nahiz eta gero berak batere ez zuen enpatxurik izaten euskaldunek ez dute andrea jotzen... por aquí eso no se hace esateko. Eta gu mutikook eta gazteok baino dexentez gehiago bizi eta ikusitakoa zen.
Emakume eskale bat izan zen lehendabizi nere gogoan den kasua. Gure ate ondora eskera etorria, ez gaizki jantzia, garbia eskale ibiltzeko, gure amarekin jardunean eskailera buruan. Ez zait ahaztuko nola esan zion amari senarrak, Nafarraldean, hatzaparra erantsi ziola, bizkarra berotu ziola gadeltu ondoren argitu zidan amak bi esaldien esan nahia. Aparte errukarria iruditu zitzaidan emakume haren zoria.
Gure izenaren berdintsua gertatzen zitzaien gure etxepean bizi ziren agure atsoei ere. Haien haserrea gure irri izaten zen, besteren artean haserrerik haserreenean senarrak emazteari lazkeria izugarri hau esan ohi ziolako: Aaaah!, Nere alaba bazina, aze ipurdikoak!. Zeinak nabarmen adierazten du neska haurrari jipoia ematea ez dagoela gaizki, baina ezinezkoa dela emakume heldu bati egurra ematea.. Adibide hauek aski direla uste dut gure gizarte giroan emakumea jotzea nola kontsideratua egon den nabarmentzeko.
Baina ez jotzetik behar bezalako tratua ematera ere koska dexentea egon daiteke, eta dagoela esango nuke gaur egun ere. 1843 aldeko kontu bat aurkitu dut Victor Hugoren Idi orgaren karranka. Euskal Herrian gaindi, 1843 liburuan.
Victor Hugo idazle frantzesak Oiarbide izeneko euskaldun handi eta sendo batekin egiten du topo Donostian. Tratua egiten dute haren kargak honek pezeta batean garraiatzeko
Oiarbidek dena buru gainean hartu eta intziri egin eta karga osoa oinutsik dagoen atso xahar bati pasatzen dio bere buru gainera euskarazko hitz batzuek esanda. Atsoa aurretik, Oiarbide, eskuak bizkar atzean Hugorekin hizketan egiten dute bidea. Iritsitakoan. atsoak Oiarbideren oinera jaitsi karga eta egiten dio erreberentzia. Hugok bere pezeta ematen diot Oiarbideri.
- Ez diozu deus eman behar emazte dohakabe horri?- esan dio Oiarbidek Hugori.
Ezin esan testu honen bistara emakumeak jo egiten zirenik.