BERRITASUNAK

Erabiltzailearen aurpegia Ramon Etxezarreta 2011ko abu. 24a, 15:08

 

EL DIARIO VASCO egunkarian argiaratua abuztuaren 19an

 

BERRITASUNAK

 

                        Aste Nagusian  ez da falta izan aldaketa politikoaren bafadaren gainean berea, ez besterena, aldaketatzat jo duenik, ni naiz eta ez beste esanaz bezala. Hor kokatzen ditut bezperatan traineru donostiarraren alde antolatutako musika kontzertu  atzera begirakoa (“revival”)  dela eta nire adiskide Urkok eta prentsako titular zenbaitek esanak. Urkok -argi alkate jaun berria, gizon hau hanka biko zentsura mozio ibiltari bat baita- esan du udal honek kultura euskalduna piztuko duen konfiantza baduela eta aste nagusian euskal taldeen alde egindako aldaketak babesten dituela.

 

                        Jende askok uste du hori eta neuk ere garai hartako kantak eta abeslariak entzuten neke gabeko ordu piloak metatuko nituzke oraindik ere. Baina traineruaren aldeko kantaldia antifrankistatzat janztea, antifrankista porrokatuak zirela ukatu gabe ere, gehiegitxo iruditzen zait. Euskalduntasunaren aitzakian, aitzakia justifikatuan eta esplikatuan ere, nork bere euskal kultura sartzea zirrikitutik txulotxoan, interes hutsa izan daiteke euskal eta kultura baino gehiago eta honen gainetik. Atzera begirakoak ez dira, ziurrenik, kultur eredurik berritzaileena, eta zenbaitetan gauzak euskal kulturaren izenean egiten direla esatea euskal sagardoz edo euskal ardo errioxarrez mozkorra harrapatzean aberriaren defentsan egin dela esatearen pareko izan daiteke. Lete, Laboa edo Imanol aipatzea hobeto kantatzearen berme zer izanik ez duen bezalaxe eta hau hemen eta honela esanagatik derrigor euskaldunago eta parte-hartzaileago zer izanik ez dudan bezalaxe. Dibertitu zirela, seguru, eta ondo deritzot.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide