Errenterian (Gipuzkoa) etzi, ostirala, egingo duten Errenteria Dantzan jaialdian parte hartuko du Sahatsa dantza taldeak. Errenteriako Niessen kulturgunean izango da dantza jaialdia ostiralean, 18:30ean hasita.
Lesakako (Nafarroa) Tantirumairu eta Errenteriako Ereintza dantza taldeekin batera igoko da oholtza gainera Azkoiti-Azpeitiko dantza taldea. Hain justu, azken urte hauetan sortutako lan propioak aurkeztuko ditu Sahatsak han, hala nola Segalariak, Zuberoako jauziak, Urkiola inguruko baserrietan oinarritutako belar bilketaren irudia eta fandango ikusgarri zein bizkor bat.