Mendietan zentral eolikoak eraikitzeko asmoen kontra azaroaren 26rako, larunbaterako, bi deialdi egin dituzte Elgoibarren eta Gasteizen, eta horietan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
Larunbatean, Elgoibarren giza katea egingo da, 12:30ean hasita. Arratsaldean, berriz, 19:00etan, Gasteizen osatuko den giza errota erraldoian parte hartzera gonbidatu ditu Sañu Bizirik taldeak herritarrak.