Mendietan zentral eolikoak ipintzearen kontrako Sañu Bizirik taldeak antolatuta, bi talde ibili ziren larunbatean santa eskean Errezilen. Goizean, plazatik abiatuta, herrigune inguruko baserrietan aritu ziren kantuan eta eskean. Arratsaldean, berriz, Txillarramendi bailarako baserrietara eraman zituzten koplak eta makil hotsak Sañu Bizirikekoek. Larunbatean jasotako irudiekin egin dute honako bideoa.