Sañu Bizirik taldeak Zestoako, Errezilgo eta Azpeitiko udaletan mozio bat sartu du, udalei beren lurretan eraiki asmo diren zentral eolikoen proiektuen aurka posizionatzeko eskatuz, azken hilabeteetan inguruko eskualdeetako udaletan gertatu den moduan.
Egun, Azpeitia, Zestoa eta Errezil artean kokatu nahi den Piaspe, eta Azpeitia, Azkoitia, Zumarraga, Urretxu eta Ezkio-Itsaso artean kokatuko den Buruzai proiektu eolikoen tramitazioek aurrera jarraitzen dute. Udal taldeek horien inguruan duten posizioa azalduz eta publiko eginez, martxoko udal plenoetan eztabaidatzeko eskaria luzatu du Sañuk udaletan.