Piaspe proiektu eolikoa

Mendi suntsiketen aurkako manifestazioa izango da larunbat honetan

Larunbat honetan, martxoaren 18a, 19:00tan, manifestazioa egingo dute Sañu Bizirik eta Oletan ere Ez! taldeek Azpeitiko kaleetan.

Gure mendiak mehatxatzen dituzten makroproiektu eolikoekiko desadostasuna adierazteko, Mendietan zentral eolikorik ez! leloarekin abiatuko da manifestazioa plazatik.

Proiektu suntsitzaile hauek martxan jarriko balirateke, kalte konponezinak eragingo lituzkete gure izadian.

Azpeitiko bizilagunentzat hain garrantzitsuak diren mendiak txikitzeak zentzurik ez duelako, Sañu Bizirikek deia luzatu nahi die herritar guztiei, manifestazioan parte har dezaten.

Bestalde, 101 Arrazoi egitasmoaren bigarren hitzaldia, Aitziber Sarobek eta Oier Etxebarriak Krisi energetikoa eta aterabide arduratsuak izenburuarekin eskainitakoa, nahi duenak ikus dezake bideo honetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide