Datorren zapatuan Gasteizera joateko autobusa antolatu du Sañu Bizirik-ek

Erabiltzailearen aurpegia Sañu Bizirik 2023ko mai. 14a, 18:32

Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik! lelopean manifestazioa izango da zapatuan Gasteizen, eta hara joateko autobusa antolatu du Sañu Bizirik-ek. Dagoeneko eman daiteke joan-etorria autobusez egiteko izena.

Lurraren defentsan Euskal Herria bizirik! lelopean, datorren zapatuan Gasteizen egingo den manifestaziora joateko eta handik itzultzeko autobusa antolatu du Sañu Bizirik-ek. Dagoeneko eman daiteke autobuserako izena Jim Clarck, Urtzi, Haginpe eta Etxe-Zuri tabernetan, eta protestan parte hartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak Sañu Bizirik!-ek.

Autobusa zapatuko 16:00etan abiatuko da anbulatorioaren aurretik Gasteizera, eta 18:00etan hasiko da manifestaziorako. Itzulera ordua, berriz, 21:00etan izango da.

Bestalde, Eva Fjelheim herri Samiko aktibista izango da asteazkenean, 19:00etan, Azoka Plazako aretoan, Colonialismo verde, energía eólica y justicia climática en territorio Sami hitzaldia eskaintzen.

Gainera, maiatzaren 4an Antonio Aretxabalak eta Antonio Turielek eskainitako Crisis energetica y de materiales hitzaldia ikusteko aukera izango du hala nahi duenak, goiko bideoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide