Sañu Bizirik taldearen hainbat pankarta eta informazio puntu apurtuak izan dira azken boladan

Erabiltzailearen aurpegia Sañu Bizirik 2023ko eka. 20a, 10:14

Ekintza horiek adierazpen askatasunaren aurkako eraso larritzat jotzen ditu taldeak.

Bada herrian adierazpen askatasunaren aurka dabilenik. Guk dakigula azkenekoz, igandean pankartak apurtuta, moztuta, azaldu ziren. Ez da, hala ere, lehen aldia. Mendietan jarritako informazio panelak apurtuta azaldu dira azken asteetan. Zoritxarrez, dagoeneko ohiko bihurtu zaigu gure kartel, pankarta, panel eta abarrak erasotuak azaltzea. Badago herrian informazioa eskura izateak, besteek desberdin pentsatzeak, beldurra ematen dionik, antza.

Zu(e)k ezberdin pentsatze hutsak, horretarako eskubidea ematen ote dizu/e? Nahikoa da! Ez dugu etsiko! Mendietan zentral eolikoak eraiki ez ditzaten informatzen, lanean eta borrokan jarraituko dugu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide