Duela egun gutxi, Statkraft enpresak 6/2022 salbuespenezko dekretua baliatuz, eskaera egin zuen Piaspe proiektua ingurumen inpaktua ebaluatzeko prozeduratik salbuesteko eta baimenak azkartzeko. Erabaki horrek erabat gezurtatzen ditu enpresak berak eta Azpeitiko udalak joan urrian herritarren aurrean Soreasun egindako promesak.
Statkraften eskaerak aurrera eginez gero, Piaspe proiektuak ate guztiak zabalik izango lituzke ingurumenaren babeserako berme guztiak albo batera uzteko.
Egoeraren larritasuna eta ordezkari politikoen mututasuna ikusirik, abuztuaren 1ean, 10:30etan, Loiolako basilikako atarian elkarretaratzera deitu du Sañu Bizirikek, eta parte hartzeko deia egin die herritarrei.