Oinez zein bizikletaz, "mendietan zentral eolikorik ez!" ozen entzuten da mundutik

Erabiltzailearen aurpegia Sañu Bizirik 2023ko abu. 14a, 17:13

Zuen argazkiak jasotzen jarraitzen dugu. Bidali argazkiak sanubizirik@gmail.com helbidera.

Lasaotik Bretainiaraino ere iritsi da oraingoan gure aldarria. Bada bizikletaz haraino iritsi den azpeitiarren bat.

Hondartzako argazkien zain jarraitzen dugu. Kukurutxorik eta sonbrillarik ez zuen argazkietan. Kremari... hondarrari... alergia akaso?

Azpeitiko lehortean gelditu garenoi bista ederki betetzen zabiltzate, Mendietan ez lolodun izara txoko ederretatik zabaltzen duzuen bitartean. Aste honetan argazki pila jaso ditugu. Pixkanaka argitaratzen joango gara.

Mila esker, parte hartzaileei!

Gainerakook, animatu eta bidali zuen argazkiak sanubizirik@gmail.com helbidera edo etiketatu sare sozialetan.

Jarrai dezala mendietan zentral eolikorik ez jartzeko aldarriak txoko guztietatik barreiatzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide