"Mendietan zentral eolikorik ez" jartzeko mezua Atlantikoan ere

Erabiltzailearen aurpegia Sañu Bizirik 2023ko abu. 21a, 11:13

Bidali argazkiak sanubizirik@gmail.com helbidera edo etiketatu sare sozialetan.

Etenik gabe iristen jarraitzen dute zuen argazkiek. Poz handia eman digu, behingoz itsasora ere iritsi dela "Mendietan Ez!" maindirea.

Uzta honetako argazkiak, Caños de Meca, Palenciako mendiak edo Parisetik jaso ditugu, besteak beste.

Aste honetako irudietan, berriz konpondutako panela ere jartzea pentsatu dugu. Izan ere, jarraitzen du herrian besteek informazioa jasotzerik nahi duen norbait. Panelak apurtu eta lokaztera dedikatzen ari direnei, gure lanean (informatu, formatu eta borrokan) jarraituko dugula erakusteko era bat da.

Mila esker, parte hartzaileei!

Gainerakook, animatu eta bidali zuen argazkiak sanubizirik@gmail.com helbidera edo etiketatu sare sozialetan.

Jarrai dezala mendietan zentral eolikorik ez jartzeko aldarriak txoko guztietatik barreiatzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide