"Mendietan zentral eolikorik ez!" udako azken hondarretan

Erabiltzailearen aurpegia Sañu Bizirik 2023ko abu. 24a, 12:36

Bidali argazkiak sanubizirik@gmail.com helbidera edo etiketatu sare sozialetan.

Argazki pila jasotzen jarraitzen dugu taldean. Asko eskertzen dugu udan ere zuen babesa eta presentzia sentitzea.

Oraingoan ilusio berezia egin digute Sañu bertatik jasotako argazkiek. Biziraupena kolokan duen paisaia eder honek, bizitza bizigarriago egin eta gozatzeko, ez dagoela urrutira joan beharrik erakusten digute. Ez behintzat, halaxe ederrak eta errota gabe mantentzen baditugu.

Mila esker, parte hartzaileei!

Gainerakook, animatu eta bidali zuen argazkiak sanubizirik@gmail.com helbidera edo etiketatu sare sozialetan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide