Igandean Zelatunen elkarretaratzeko deia egin du Sañu Bizirikek

Erabiltzailearen aurpegia Sañu Bizirik 2023ko ira. 19a, 17:24

Iraileko erromeria egun bat Zelatunen, 2019an. (Ihintza Elustondo)

Mendietan zentral eolikorik ez! leloarekin egingo dute protesta, 13:00etan, eta bertan parte hartzeko dei egin diete herritarrei.

Zentral eolikoen tsunamiak mehatxuan ditu gure mendiak. Ezkeltzu, Andutz, Karakate, Irimo, Oleta, Samiño, Pagotxeta, Izazpi, Illaun, Urraki, Mendibeltz, Indo, Komisolatza, Txorondegi, Sañoa, Arroite... Eta horrela zerrenda amaigabe bat osa genezake, Euskal Herri guztian egin nahi diren proiektuak kontuan izango bagenitu.

Izan ere, dagoeneko ezarri dute lehenengo errota flotagarria Armintzan. Non, eta Lemoiztik bi itsas miliatara.

Oraindik garaiz gabiltza gure mendiek eta kostaldeak bere horretan jarrai dezaten. Horregatik, irailaren 24an herritarrei mobilizatzeko eta Zelatunen 13:00etan Mendietan zentral eolikorik ez! lelopean egingo den kontzentraziora agertzeko dei egiten diegu.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide