Abenduaren 23an agerraldia egingo dute Sañu Bizirikek, Errezil Bizirikek eta Oletan ere ez! taldeek Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Sañu Bizirik 2023ko abe. 20a, 15:13

12.30ean egingo dute prentsaurrekoa Azoka Plazan. Buruzai eta Piaspe proiektuen inguruan izandako albisteen aurrean, kezka agertu dute Oletan ere ez!, Sañu Bizirik eta Errezil Bizirik taldeek. 

Azken egunetan Buruzai eta Piaspe proiektuen inguruan izan ditugun albiste kezkagarriak tarteko, Oletan ere ez!, Sañu Bizirik eta Errezil Bizirik taldeek larunbatean, hilak 23, agerraldia egingo dugu Azpeitiko Azoka Plazan, 12:30ean hasita.

Eskainiko dugun agerraldira azaltzeko gonbita luzatzen dizuegu. Gaiak duen garrantzia ikusita, bertan ikusiko garelakoan elkar. 

Mendietan zentral eolikorik ez!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide