Martxan da herritarrek alegazioak aurkezteko kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Sañu Bizirik 2024ko urt. 5a, 16:16

Irimon zein Oleta-Samiño-Izazpin eraiki nahi dituzten zentral eolikoen aurka alegazioak aurkezteko  kanpaina martxan da dagoeneko.

Inguruko mendietan eraiki nahi dituzten zentral eolikoen kontra herritarrek alegazioak aurkezteko kanpaina jarri du abian Sañu Bizirik taldeak. Alegazioak aurkeztu nahi dituzten herritarrek Urtzi eta Haginpe tabernetan utzi ditzakete horiek, eta horiez gain, urtarrilean hainbat egunetan plazan jarriko duten mahaian sinadura botatzeko aukera ere izango da. Astearteetan 10:00etatik 12:30era, ostiraletan 18:00etatik 20:30era; eta larunbatetan 11:00etatik 13:30era.

Mendietan zentral eolikorik ez!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide