Statkraft enpresa norbegiarrak Industria sailean argitaratu duen Piaspe proiektua apirilaren 5era arte egongo da jendaurrean. Makroproiektu horrek Sañu gainean eragingo dituen suntsiketaren eta ingurumen inpaktuen berri emango du Sañu Bizirikek datorren asteazkenean, otsailaren 28an. Interesa duen herritar orok Sanagustin kulturgunean egingo den batzar informatibora bertaratzeko aukera izango du, 19:00tan.
Bestalde, herritarrak herri alegazioak sinatzen jarraitzera animatu nahi ditu Sañu Bizirikek, ohiko lekuetan edo Internet bidez honako lotura honetan: https://labur.eus/01piaspe-ez_eus