Mendietan zentral eolikoak jartzearen aurka dauden ikurrei eraso egiten jarraitzen dute.
Urte amaieran Erloko gurutzean jarri genuen Mendietan zentral eolikorik ez lema zeraman aldarria kendu egin zuten joan den astean. Ez da erasotua izan den ikur bakarra; Komisolatzan informaziorako jarritako panela ere erasotua izan da.
Sañu Bizirik taldekook azpimarratu nahi dugu, erasoen aurrean ere, orain arte izandako gogo eta indarrarekin jarraituko dugula lanean. Mendiak gune industrial bihurtzeko nahiaren eta gu isilarazteko beharraren aurrean, ez dugu etsiko.
Herritarrei, berriz, hurrengo egunetan publiko egingo ditugun ekimenei adi egoteko eskatu nahi genieke. Adi udaberriari!