Francisco Vaquero zuzendariaren eskutik, Vidas irrenovables dokumentala kusteko aukera izango da urtarrilaren 30ean, osteguna, Azpeitian. Soreasu antzokian emango dute, 19:00etan, eta zuzendariarekin solasaldia ere egingo dute bertan. Sañu Bizirik taldeak antolatu du ekitaldia. Sarrerak 4 eurotan daude salgai; Haginpe tabernan eros daitezke aurrez, edo Soreasuko leihatilan, egunean bertan.
Iberiar penintsulan zehar ibili da Vaquero 47 pertsonaren testigantzak jasotzen, gehienak landa ingurunetako biztanleak, eta tartean zientzialariak ere bai. Beren esperientziak eta energia berriztagarrien proiektuen aurrean biodibertsitatea, paisaia eta lurraldea defendatzeko egiten ari diren borrokaren berri ematen dute horiek dokumentalean.
Proiektu handi horiek landa inguruneari ez diotela inolako mesederik egiten erakusten du dokumentalak, guztiz kontrakoa baizik: ingurumenaren eta biodibertsitatearen suntsiketa eta bizilagunik gabeko gero eta herri gehiago...
Gure lurraldeko egoeraz eta etorkizunaz hausnartzeko aukera emango digun dokumentala da Vidas irrenovables.
Euskal Herria ez dago salgai!
Sañu Bizirik!