Biharko Iruñeko manifestaziora autoz elkarrekin joateko hitzordua jarri du Sañu Bizirikek

Erabiltzailearen aurpegia Sañu Bizirik

Aroztegiko proiektuaren inguruan Azpeitian eskaini zuten hitzaldiaren une bat.

Bihar 14:00etan jarri dute hitzordua, Azpeitiko anbulatorio aurrean.

Aroztegiko proiektuaren aurka aritutakoen epaiketa salatzeko, Lurraren defentsan kriminalizaziorik ez. Aroztegia gelditu! lelopean Iruñean egingo den manifestaziora joateko deia egin du Sañu bizirik taldeak. Horrez gain, manifestaziora autoz joateko hitzordua jarri du taldeak. Azpeitiko anbulatorio paretik abiatuko dira bihar, larunbata, 14:00etan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide