Espainiako Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko (CSIC) ikerlaria da Fernando Valladares, eta hitzaldia emango du Sanagustin kulturgunean datorren asteartean, otsailaren 18an.
Giza-jarduerak biodibertsitatean eta klima aldaketan duen eragina du batik bat aztergai Valladaresek bere jardunean, eta klima aldaketaren testuinguruan energiaren eta uraren inguruko negozioa izango du hizketagai Sanagustinen.