Hitzak soberan

Erabiltzailearen aurpegia Sañu Bizirik 2025ko mar. 7a, 10:55

Azpeitiko plaza txikian jarritako horma irudia.

Bizirik nahi ditugu kanpainaren baitan, herritarrek bidalitako argazkiez osatutako horma irudia ikusgai jarri du Sañu Bizirik taldeak Plaza Txikian.

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela diote. Irudi honekin, herrietatik aho batez eta ozen esan dugu bizirik nahi ditugula; bizirik nahi ditugu mendiak eta bizirik mendia osatzen duten osagai ordezkaezin bakoitza.

Bizirik nahi ditugu horma irudiaren kanpainari bukaera ematera goaz Azpeitiko Plaza Txikian jarri dugun irudi ederrarekin. Laster izango dugu ikusgai Azkoitian, Zestoan eta Errezilen ere.

Jaso ditugun 450 argazkiengatik eskerrak eman nahi dizkizuegu; horrelako ekintza txikietan nahiz bestelako ekitaldietan eman dezake borroka honetan bere alea gutako bakoitzak. Adi, beraz, aurrerantzean ere han eta hemen egingo diren deialdiei.

Hurrengo hitzodua martxoaren 22an izango da, Gasteizen: Euskal Herria ez dago salgai leloarekin Euskal Herria Bizirikek antolatutako manifestazioa. Hara joateko autobusak antolatuko dira, eta ohiko tabernetan izango dituzue joan-etorrirako izena emateko zerrendak.

Jarrai dezagun lurraren defentsan bidea egiten!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide