Lurraren defentsak ez du etenik

Erabiltzailearen aurpegia Sañu Bizirik

Amasamendi Bizirikeko lagunak plazan dira gaur Amasa-Villabonan (Gipuzkoa) egin asmo duten zentral eolikoaren kontrako herri alegazioak biltzen. 

Lurraren eta landa eremuaren kontrako erasoaldiak indartsu jarraitzen du. Oraingoan Premier ESPF Renovables enpresa da Amasa-Villabona, Andoain, Urnieta eta Hernaniri (Gipuzkoa) eragiten dien 200 metroko bi haize errota jartzeko baimena Eusko Jaurlaritzan eskatu duena.

Amasamendi Bizirikeko lagunak, artisau azoka probestuta, Azpeitian dira herri alegazioak biltzen Sualma jostailuen postuan. Ez galdu aukera bertara gerturatzeko, elkartasuna adierazteko eta alegazioak betetzeko. Denon aletxoa beharrezkoa da, Azpeitian ondo dakigun bezala. Arratsaldeko 19:00ak arte izango dira bertan. Sinatu alegazioa!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide