Amasa-Villabonako proiektu eolikoari jarritako herri alegazioak sinatu daitezke Haginpen

Erabiltzailearen aurpegia Sañu Bizirik

Amasamendi Bizirikek prestatutako alegazioak bertan egongo dira urriak 27 arte

Euskal Herriaren luze-zabalean inposatu nahian dabiltzan makorproiektuen zerrendak ez du etenik. Oraingoan Premier ESPF Ipaz Haizea enpresak Amasamendin jarri asmo ditu 200 metroko 2 errota, Hernaniko subestaziora lotu nahi dituztenak, 11,5km-ra, alegia. Horrela Amasa-Villabona, Andoain, Urnieta eta Hernani dira proiektu honek eragiten dien herriak.

Gurean ere badugu nahiko arrazoi goardia jaitsi gabe jarraitzeko. Sañu Biziriketik arduratuta gaude, oraindik erantzunik gabe jarraitzen duen Oletako proiektuarekin. Han Capital Energyk 200 metroko 4 errotako proiektua aurkeztu zuen. Proiektu hark Azpeitia, Azkoitia, Zumarraga, Urretxu eta Ezkio-Itsaso barnebiltzen ditu.

Honez gain, Energia Berriztagarrien LPSaren onarpenaren zain jarraitzen dugu. Plan sektorial hau aurrera aterako balitz Errezilen eta Beizaman beste proiektu eoliko banari eta Aizarnazabalen eguzki-plaken zentral bati bidea irekiko lieke.

Arreta mantentzen jarraitzea dagokigu, inguruko herriei elkartasuna adierazten diegun bitartean. Gauzak horrela, Amasamendi bizirikek prestatutako herri alegazioak sinatzeko deia luzatu nahi diegu herritarrei. Haginpe tabernan izango dira eskura urriak 27 arte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide