Indar armatu marokoarrek 1991tik indarrean dagoen su-eten akordioa urratu dute (NBEren Segurtasun Kontseiluaren 690 Ebazpena, 1991ko apirilaren 29).
Marokoko erresumak su-etena hautsi du Guerguerateko mugan izandako tentsio igoeraren ostean. Urriaz geroztik, ekintzaile saharrarrak Guerguerateko mugako pasabidea blokeatzen ari dira, Saharar lurralde okupatuaren eta Mauritaniaren artean, Marokoko Erresumak Saharako subiranotasuna urratu zuela eta. Horren aurrean, Marokok eraso militarraren bidez erantzun du, duela 29 urteko su-eten akordioei muzin eginez.
Gogora dezagun Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 690 Ebazpena Mendebaldeko Saharako herriaren autodeterminazio erreferendumari aipatzen duela 2. puntuan. Premiazkoa da MINURSOtik 29 urte igaro ondoren autodeterminazio erreferenduma behingoz gauzatzea. Horregatik guztiagatik:
- MINURSOri hartu beharreko neurriak hartzeko eskatzen diogu.
- Gure elkartasun eta konpromiso irmoa adieraziten diogu Fronte Polisarioari eta Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoari (RASD).
- Marokoren azken eraso honen aurrean, Khamar saharar herriaren aldeko Azpeitiko elkarteak eta herriko sahararrek elkarlanean antolatu duten mobilizazioa babesten dugu. Ostegunean 19:00tan azpeitiko plazan izango da hitzordua.
Gora Sahara askea! Gora Euskal Herria askatuta!