Otsailaren 3an, asteazkena, solasaldi interesgarria eskainiko du Andoni Olariaga filosofo eta idazleak Sanagustin kulturgunean, 18:30ean hasita. Olariagak berak idatzitako Euskal matxinada liburuan oinarrituko da hitzaldia. Nekane Zinkunegiren gidaritzapean egingo du azken hamarkadetako euskal matxinadari buruzko hausnarketa, eta gainera, aurrera begirako gakoez ere ariko da solasean. Formakuntza nahiz hausnarketa sustatzeko helburuarekin antolatu du egitasmoa Azpeitiko Sortuk.
Gorde data!