Maiatzaren Lehenean LAB sindikatuaren mobilizazioan parte hartzeko deia egin du ezker abertzaleak

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sortu 2021ko api. 29a, 18:08

LAB sindikatuak herriz herri egingo ditu mobilizazioak Maiatzaren 1ean, eta Azpeitiko manifestazioa 12:00etan hasiko da, plazan. Ezker abertzaleak bat egin du LABen deiarekin.

1. Langileontzat garai gogorrak datoz. Enpleguaren defentsa sutsua egiteko garaia da.

2. Pandemiak kapitalismoaren bideragarritasun krisi sakona agerian utzi du. Kapitalismoak kolapso ekologiko eta sozialera darama gizateria. Koronabirusak azkartu egin ditu joerak eta aldaketak.

3. Aldaketa sakonen garai baten aurrean gaude. Aldaketa hori ze norabidetan eta noraino emango den dago jokoan. Langileriak iniziatibaz jokatu behar du aldaketa horien norabidean lidergo proaktiboa hartzeko.  

Euskal langilea da Euskal Herriaren oinarria, eta ezker abertzaleak badu aldaketa horretarako ipar bat eskaintzeko. Independentzia eta sozialismoa. Herria eta herritarrak erdigune izango dituen aldaketa politikoa, ekonomikoa eta soziala posible da eta beharrezkoa da. #LehenikHerria

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide