Hasteko, eskerrak Uztarriari aukera hau emateagaitik. Gaur egun kazetari eta iritzi-emale lanak uztartuta doazen arren, gustatuko litzaidake eguneroko nire lanean albisteak ematera mugatu eta blog honetan iritzia eman. Neure buruari ez diot ez hesi, ez mugarik jarri nahi baina dakidanaz hitz egitea gustatzen zaidanez, Urbietaren txokoan herriko kirol kontuen inguruko kontutxoak aurkituko dituzue.
Alperra izaki, txotxeko filosofia erabaliko dut, alegia gutxi eta sarri. Eskertuko nuke nik gaia jarri eta zuek bertsoa osatzea.
Garunak nekatzen hasiak direnez, pertsona handi bat agurtu besterik ez. Xabintxok munduko txapelketa irabazi zuela jakitea izan da udako albisterik ederrenetakoa. Gizaki arruntok gustuko duguna eginez zoriontsu izatea posible dela jakitea ez da gutxi.