Hawai, burniaren paradisu

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta 2005ko urr. 10a, 22:10

Asier Oiartzabal "Disdira" munduaren beste puntara joana dugu. Gizon-emakumeak hezur eta haragizko izateari utzi eta burnizko egiten diren herrialdera, burni bila, burnirik onenaren bila (Arcelorren babesean ???). Triatleta ororen ametsa, surfaren erreinuan, Ironmanik ospetsu eta mitikoenean parte hartu...eta amaitu.

Disdira eta bere lagunen meritua latza da. 3,5 km terdi igerian, 180 bizikletan eta amaitzeko maratoia. Halere, ni neu, aurreko laupabost hilabeteetan egiten duten lanak harritzen nauk. Batzuk eguneroko bizimodu arruntean iritsi ezinik eta hauek, lana egin, familia aurrera atera, lagunekin egon eta laupabost orduz kirola egin. Edo gu makalak eta mugatuak gara edo hauen egunak ezin 24 ordukoak izan.

Hawaiko Ironmana aipatuta gure herrian burni izaera hartu zuen lehendabiziko lagunaz ere gogoratu behar. 11 urte pasa dira Iñaki Etxeberria "Etxe" nire lagunak Lanzaroteko proba egin zuenetik. Herriko txikitero guztiek izan zuten zertaz hitzegin.

11 urte pasa dira, txikiteroak desagertzeko zorian dira, baina Disdirak Hawain egiten duenaz izango zeresanik...esatebaterako piszinan(herriko txutxumutxuak jakiteko Egaña bezain leku aproposa).

Aupa Disdira, burbiaren paradisuan...eman egurra.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide