Tenisa indarrean

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta 2005ko urr. 28a, 19:10

Hazia bota, erein eta fruitua jaso. Presarik gabe, lana pazientziarekin egiten bada saria beti jasotzen da. Hauxe da herriko tenis elkarteari gertatzen ari zaiona.

Pistinako txutxumutxuek diotenez gure tenis-zaleek kuadrila ederra osatu dute eta poliki-poliki lana dotore egiten ari dira. Urteetan Txerloira jo behar izan dute baina erre-ke-erre, Angelek udaletxeak eman duen "latasantuari" esker Garmendipeko kirol gune berrian bi pista dotore dituzte. Esan didatenez Angel egiten ari den lana txapela kentzeko modukoa omen da.

Ea herriko tenis taldekoek tenisa herrian txertatu eta suspertzen duten. Eurek gozatu dezatela eta herriko txikiak raketa hartu eta egurrean ikusten ditugun. Pista berriak bola jan egiten omen du. Ea erabiltzearen poderioz tenistek pista erre eta udala pista gehiago egin beharrean izaten den.

Entro, entro…barkatu, sartu da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide