Gurasoak

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta 2005ko aza. 9a, 12:11

Beti izan dut gustoko eta orain ere, ahal dudan neurrian, Betarramistetako patiora joan eta, pipak janez, neska mutilen entrenamenduak ikustea asko gustatzen zait. Haurren ilusio eta poza ikusiz gozatu egiten dut.

Partiduen historia ordea arrunt ezberdina da. Sufritu egiten dut eta ez haserretzearren nire Betarramistetako patiotik ospa egiten dut. Kalean jator eta zintzo diren guraso gehienak gorrotagarriak eta jasangaitzak bihurtzen dira. Irabazi besterik ez dute buruan, irabazi kosta ala kosta. Eta neska-mutikoek gozatu beharrean sufritu egiten dute. "Nire alaba gaur urduri etorri da " edo " nire semeak partidua zuelako gaur ez du lo ondo egin" entzuteak sutan jartzen nau. Kirolak haurrentzat, beste gauza askoren artean, jokua izan behar du, eta gurasoentzat jolasa. Haurrek jokatu, gurasoek jolastu, denok gozatu. Aranburu txikiak sortu nahi dituena monstruo txikiak sortzen ari da.

Atalak gorputza ez duela egiten urak busti egiten duela bezain argia izan arren, gurasoei partiduetan Betarramistetako ateak ixtea gomendatuko nuke. Edo bestela, txito-kallao.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide