Zorionak Xabin

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta

Xabin Aranagak jaso zuen atzo urteko kirolari onenaren saria. Ez zen nire ustez saritu beharrekoa baina horrek garrantzia gutxi du. Orain Xabintxo zoriontzea besterik ez. Kirolari  haundia, pertsona aparta.

P.D: Zeuon iritzia emanez idatzi zenutenon artean Enekoitz Esnaola izan zen Xabintxoren aldeko apostua egin zuena. Udaletxeko kontuen informazio pribilegiatua ote du Enekoitzek?

Eguberri-on herritar eta Uztarriako lagun guztioi...

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide