Atzera begira gelditu eta alperrik denbora galtzen duten hoietakoa ez naiz. Garaian garaikoa eta kitto. Baina batzutan nostalgiko jartzen naiz. Esatebaterako atzo. Gure etxean alabatxo txikiaren diktadurapean bizi garenez goizeko hamarretarako neskatoa hartu eta herrian barrena bueltatxa ematera atera behar. Hotz egiten zuen eta ez zen egunik aproposena...baina hura zen hura herriaren piura. Inor ez kaleetan, inor ez taberna zuloetan.
Akerrak edo ahuntzak mendira jotzen duen bezala nire GPSak Betharram aldera jo ohi du. Neska-mutikoak futbolean arituko zirelakoan, nire usteak ustel...Siberia zirudien, ez futbolik, ez mezarik, ezerrez. Garai batean haurrak elizako hormari ostikoka, eta fededunak Oteiza edo Aiertza sermoia ematen ari zirela, haurren ostikokadaren batek kristalen bat hautsi eta sustoak hartuz. Orain ez bat, ez beste.
Eta diotenez ez da igande goizeko kontua, asteburutan Azpeitiko kaleetan anima gorririk ereez (ni alma roja). Lehen hobeto bizi ginenaren ustea indartzen hasi ote zaidanaren beldur naiz, hau baita zahartzearen aurreneko arrastoa.