Astelehen goiz ilunari aurre egiteko arimari igurtzi gozo-gozoak ematea bezelakorik ez. Hori nola egiten den? Malkoak eta penak albo batera utzi eta kontu alai eta positiboak hobetsi. Esatebaterako beti gizon eta jator portatzen diren lagunetaz gogoratu. Adibidez nire lagun pilotoetaz.
Kotxeen mundua ere, besteak bezala, berezia da. Badakit kontu honek herrian eztabaida ugari sortzen duela baina harrigarria da gurean kirol honetarako dagoen zaletasuna ( ez noa ni azterketa soziologiko edo antzekorik egitera).Pasa den larunbatean Mungian Azpeitiko euskalkia zen nagusi. Errepide bazterretan zientoka herritar, heldu eta gazte, denetik. Bakoitzak bere kuttuna. Eta kuttun bat denena. Joxe Labaka alegia. Bere pekatu txikiekin doaiz josita dagoen goitik beherako gizona.
PD: Joxemai Takolok okerreko bidetik ematen ez badu behintzat.