Aurrena beti aurrena

Erabiltzailearen aurpegia Txetxu Urbieta

Lora, txalo eta muxuak aurrenarentzat izan dira. Alegia, helmugako arrastotik aurrena pasatzen denak jasotzen dituela laudorio eta gorespen guztiak. Irabazlea bat eta bakarra. Hori da gaur egungo dotriña.

Andoni Aranaga ere aurrena izan zen igandean Paris-Roubaix proba mitikoan. Alegia proba ezagun hau amaitzen duen aurreneko azpeitiarra (urrestildarra). Ez da gutxi ez? Hurrengoa ez da aurrena izango, bigarrena baizik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide