Gaur ere Erdi-Kaleko konturik ez. Gaur Enparan kaleko bat eta Juan
XXIIIko beste bat. Xabin Aranaga ixil-ixilik eta bixi-bixi Bezanan,
Kantabrian Irailaren 30ean korrituko den 100 kilometroko proba
prestatzen ari da.
Jose Luis Albizuri azkoitiar gutartuak berriz, Abuztu amaieran Mont
Blanceko mendi maratoi erraldoia egin zuen. 158 kilometro 24 ordutan,
helmugan 13garren postua lortuz.
A ze bakalau parea